Acerca de
Pribazidadea eta salmenta Baldintzak

Pribatutasuna

15/1999 Lege Organikoa beteaz, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserakoa, www.floristeriabaigorri.com gunearen bitartez zuk adierazitako datu pertsonalak isilean erabiliko direla adierazi nahi dizugu eta Baigorri.-ren jabegoko fitxategian gordeko direla. Zure datu pertsonalak gunearen bitartez eskainiko dizkizugun zerbitzuetarako bakarrik erabiliko dira, eta zuk harpidetutako aldizkariak zein berriak bidaltzeko edo, etorkizunean, zure intereseko merkatal adierazpenak bidaltzeko ere. Era berean, 15/1999 Lege Organikoak adierazten duenaren arabera, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesaren ingurukoa, datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien erabilera ukatzeko eskubidea erabil dezakezu, zure NA-rekin batera gutun bat helbide honetara bidaliz: Baigorri Loradenda - Isabel II, 1 Donostia-San Sebastián (Guipuzkoa)  

Lege Oharra 

En cumplimiento de la Ley 34/2002, de 11 de julio, de Servicios de la Sociedad de la Información y Comercio Electrónico, se indican los datos de información general de www.floristeriabaigorri.com:

Titularra: Olatz Legorburu Echeveste
C.I.F.: 44140370
Helbidea: Avd.Isabel II nº1
Kontaktu: Baigorri.loredenda@yahoo.es
Tel.: 943471197

Produktuen argazkiak

Ditugun lorerik ederrenen bidalketa bermatzeko, nahiago izan dugu lore-sorten argazkiak gutxi gora-beherakoak izatea eta zuk aukera bat ematea, guk garai bakoitzeko gauzarik bereziena zuri eskaini ahal izateko.

Beti eskura izango duzu "AZALPENAK" gunea, gauza konkretuagoren bat eskatu nahi baduzu.

Entregak

Erosleek, agindua ematen dutenean, informazioa ematen dute eta beraiek dira informazio horren arduradunak. Helbidea zuzena ez bada, edo bertan inor ez badago, eta eskaera ematea ezinezkoa gertatzen bada, arduraduna ez da saltzailea. Hau gerta ez dadin, oso garrantzitsua da entrega jasoko duen pertsonaren telefono finko nahiz mobilaren zenbakia guri eskuratzea.

 

Gorago aipatutako arrazoiren bat medio, entrega egitea ezinezkoa gertatzen bada, erosleak ez du deuseztatuko edo aldatuko bere eskaera, eta ordaindutako zenbatekoa ez zaio itzuliko.

 

Entrega jaso behar duen pertsona bertan ez badago, bere produktua bi eguneko epean dendan jaso dezan jakinaraziko zaio.

 

Ezinbestean (gerra, matxinada, sua, greba, istripua...) entrega egin gabe geratutako salmenta deuseztatu egingo da eta erosleari dirua itzuli egingo zaio.

 

Saltzaileak, gorago aipatutako kasuetan entrega egiten ez duenean, adierazi egingo du.

 

Eskaerak eroslearen ordainketak baieztatzen dituenean bakarrik gauzatuko dira.

 

Arratsaldeko 5ak baino lehen jasotako eskaerak interesatzen den egunean entregatu ahal izango dira, gure komertzio ordutegiaren barruan eta izakinak kontuan izanez. Ordu hori baino beranduago baieztatu egingo dugu, bezeroarekin telefono bidez harremanetan jarriz, egun horretan entrega egingo dugun edo ez.

 

Larunbatak:

Entregak gure komertzio ordutegi barruan egingo dira, 9tik 14ra.

Ordutegi honetatik kanpoko entregak egiteko deitu eta hitz egingo dugu.

 

Igande eta jaiegunak:

Deitu eta zure eskaerari irtenbidea emango diogu, ahal izanez gero

 

Data bereziak:

Amaren eguna, San Balentin, Eguberriak, Santu Guztiak... ordutegi berezia

Erreklamazioa / Itzulketak

Lorea produktu galkorra denez, erreklamazioak entrega jaso ondorengo 48 orduko epearen barruan onartuko dira. Edozein itzulketa saltzaile eta eroslearen arteko adostasun formala izango da. Saltzaileak onartutako itzulketek (ageriko akats batengatik, edo jasotako produktuarekin ados ez egoteagatik, eta saltzaileak egiaztatu ondoren) erosleari eskubide emango diote produktua dohainik ordezkatzeko edo zenbatekoaren itzulketa jasotzeko. Salmenta baldintza hauek bezero bakoitzari sistematikoki aurkeztuko zaizkio bere agindua ematen utzi ahal izateko. Beraz, eskaera bat agintzea salmenta baldintza orokorrak bere osotasunean eta baldintzarik gabe onartzea inplikatzen du. Dena dela, beste edozein dokumentuk, hala nola saltzaileak argitaratutako katalogo edo foiletoek, balio adierazgarria besterik ez dute. Erosleak ez du saltzailearen aurkako baldintzarik ipiniko, baldin eta aurretik espresuki onartuak izan ez badira, eta noiz bidaliak izan diren kontuan izan gabe. Saltzaileak hemen aipatzen diren baldintza orokorretakoren bat edo gehiago ez ezartzeak, ez du inplikatzen uko egiten diola aurrerago baldintzaren bat edo gehiago ezartzeko bere eskubideari.